Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

67. zk., 2022ko apirilaren 4a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1474

917/2022 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen den Josune Retegi Ormazabal andrea Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde korporatibo.

Aztertu dugu Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariorde Korporatiboaren lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen otsailaren 21eko 663/2022 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2022ko otsailaren 21eko EHAAn (37. zenbakia).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Eta aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, balorazio-batzordearen ustez, Josune Retegi Ormazabal andrea deialdiko lanposturako aproposa da eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Josune Retegi Ormazabal andrea Zuzendaritza Nagusiko Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde korporatibo izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko martxoaren 21etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 17a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala