61. zk., 2022ko martxoaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1391
IRAGARKIA, Bizkaiko Osasuneko lurralde-ordezkariarena, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak hasitako zehapen-prozedura batzuen ebazpen-proposamenak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.
Instruktoreak ebazpen-proposamenak egin ditu zehapen-espediente batzuetan, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan ustezko arau-hauste batzuengatik.
Interesdun batzuei ezin izan dizkiegu ohiko moduan jakinarazi dagozkien espedientearen ebazpen-proposamenak. Horregatik argitaratzen da iragarki hau bakoitzari jakinarazteko. Interesdun horien NAN/AIZ/IFZ zerrenda eranskinean dago.
Legezko ohartarazpenak:
– Interesdunek hamabost eguneko epea dute alegazioak aurkezteko, halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilbao, Recalde zumarkalea, 39-A (5. solairua)– gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da honako telefono hauetan: 94 403 15 87 / 94 403 17 16.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan izango ditu ondorioak, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Bilbao, 2022ko martxoaren 15a.
Bizkaiko Osasun lurralde-ordezkaria,
ANDONI GAMBOA MARTINEZ.