61. zk., 2022ko martxoaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
1381
IRAGARKIA, Zerga Araudiaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.
ALHAOn, 2022ko martxoaren 11ko 30. zenbakiko alean, Zerga Araudiaren zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia argitaratzen da.
Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiordeari eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetatik aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 4a.
Giza Baliabideen Zerbitzuko burua,
LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.