59. zk., 2022ko martxoaren 23a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
1352
EBAZPENA, 2022ko martxoaren 9koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baitira Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpena –Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan lehiaketa-fasean izangaiek lortutako puntuazio totalak argitara eman zituena– eta zuzendari beraren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena –aipatutako hautaketa-prozeduran hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitara eman zituena–, Iban Estefanía Miranda jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2021eko azaroaren 2an emandako epaia betez.
Iban Estefanía Miranda jaunak parte hartu zuen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatean, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran (EHAA, 2018ko otsailaren 27koa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2021eko azaroaren 2ko epaiaren bidez, baietsi egin du Iban Estefanía Miranda jaunak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren presuntziozko ezespenaren aurkakoa. Aipatutako hautaketa-prozeduretan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak argitaratzea xedatu zuen ebazpen horrek.
Epaiak deklaratzen du errekurtsogileak eskubidea duela lizentziaturaren lehen zikloari dagokion batez besteko nota merezimendu gisa baloratzeko deialdiaren I. eranskineko II.1 atalean, prozedura horri datxezkion ondorioekin.
Lizentziaturaren lehen zikloko espediente akademikoa aztertu ondoren, Iban Estefanía Miranda jaunari 1 puntu dagokio lehiaketa-faseko II.1 atalean, eta 7,5660 puntu guztira fase horretan. Puntuazio horri oposizio-fasean lortutako puntuazioa gehitzen badiogu (6,9420 puntu), eta dagokion haztapena egin ondoren, guztizko puntuazioa 7,1916 puntu da.
Horren ondorioz, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesua gainditu zuten izangaien zerrendan sartu behar da adierazitako pertsona, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatean, txanda librean. Beraz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko uztailaren 26ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan lehiaketa-fasean izangaiek lortutako puntuazio totalak. Horiek horrela, Iban Estefanía Miranda jaunak 1 puntu izango du lehiaketa-faseko II.1 atalean (lizentziaturaren lehen zikloari dagokion espediente akademikoaren balorazio gisa), eta 7,5660 puntu guztira fase horretan.
Bigarrena.– Aldatzea Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko abuztuaren 2ko Ebazpena, zeinaren bidez argitara eman baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozedura gainditu zuten hautatutako izangaien behin betiko zerrendak. Aldaketa horren ondorioz, Iban Estefanía Miranda jauna Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitatean hautatutako izangai gisa sartzen da, txanda librean, 2. hizkuntza-eskakizunarekin eta 7,1916 punturekin.
Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hautatutako izangaiak aurkez ditzan Hezkuntzako sailburuaren 2018ko otsailaren 26ko Aginduaren 11.1 oinarrian zerrendatutako dokumentuak.
Agiriak entregatu ahal izango ditu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideak erabiliz, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari zuzenduta (Donostia kalea 1, Lakua, Vitoria-Gasteiz, 01010 posta-kodea).
Adierazitako dokumentazioa ezarritako epean aurkezten ez badu –ezinbesteko kasuak alde batera utzita– edo agiriak aztertu eta gero ondorioztatzen bada izangaiak ez duela betetzen aipatutako aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko bat, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko ditu, hargatik eragotzi gabe hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezakeen erantzukizuna.
Laugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak du epaia betearazteko tramiteetan sor daitekeen edozein gai ebazteko eskumena, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 9a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.