Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2022ko martxoaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1351

EBAZPENA, 2022ko martxoaren 10ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, zeinaren bidez iragartzen baita goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa.

Lehiaren Euskal Agintaritzak erabaki du goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 182) izendapen askearen bidez beteko duela iragartzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c artikuluan xedatutakoaren arabera, eta aldez aurretik Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren aldeko txostena izanik.

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako karrera funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Aipatutako baldintza berdinetan, honako hauek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta lanpostuen zerrendetan jasota badago deitzen den lanpostua halako langileek bete dezaketela: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, salbu eta egoera hauetako batean badaude:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten karrerako funtzionarioek ezingo dute deialdian parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

3.– Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Hautagaiek Lehiaren Euskal Agintaritza organismo autonomora bidali beharko dituzte eskabideak, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan, datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dituzte hautagaiek.

2.– Hautagaiek eskabidearekin batera curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, eta bertan honako hauek adierazi:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio publikoan eta, hala badagokio, enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.

d) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Pertsona jakin bat deialdiko lanpostuaren eginkizunak betetzeko aproposa dela bermatzeko, deialdia egin duen organoak egokitzat jotzen dituen baliabideak erabil ditzake alegatutako merezimenduak egiaztatzeko, hala nola elkarrizketa pertsonala eta/edo probaren bat.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Deialdi hau Lehiaren Euskal Agintaritza organismo autonomoaren lehendakariaren ebazpen baten bidez ebatziko da, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko baita, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epearen barruan hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Deialdia bete gabe utzi ahalko da, hautagai bakar batek ere ez badu deialdiko lanpostua betetzeko behar adinako merezimendurik.

Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2022ko martxoaren 10a.

Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

ALBA ASCENSIÓN URRESOLA CLAVERO.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua: goi-karguduraren idazkaria.

Kodea: 520010.

Dotazioa: 182.

Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Kokapena: Lehiaren Euskal Agintaritza.

Herria: Bilbao.

Helbidea: Ercilla kalea 4 – 2 (Bilbao).

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: 2014-03-31.


Azterketa dokumentala