57. zk., 2022ko martxoaren 21a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1313
88/2022 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Belén Camiruaga Trigueros andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegirale kargutik kendu egiten den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 14ko 99/2016 Ebazpenaren bidez, Belén Camiruaga Trigueros andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegirale izendatu zuten Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Belén Camiruaga Trigueros andrea Kanpo Kontsultetako Gainbegirale kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko martxoaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Uribeko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Urduliz, 2022ko martxoaren 8a.
Uribeko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MANUEL SUAREZ ROMAY.