Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2022ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1266

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 20koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lankidetza eta berrikuntza gastronomikoko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzen 2021eko deialdia ebazten duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren bidez, Gastrokop Euskal Autonomia Erkidegoko lankidetza eta berrikuntza gastronomikoko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzen deialdia egin zen. Ildo horretatik, aztertuta geratu dira deialdi horretara epearen barruan aurkeztutako eskabideak.

Balorazio Batzordeak proposamena egin du eta proposamen hori egiteko, kontuan hartu ditu 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren 21. oinarrian ezarri dituen balorazio- eta hautaketa-irizpide objektiboak.

Aurreko guztia kontuan hartuta, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei ematea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduan aurreikusitako laguntzak, Gastrokop Euskal Autonomia Erkidegoko lankidetza eta berrikuntza gastronomikoko proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko. Eranskin horretan zehazten dira diruz lagundu daitekeen inbertsioaren edo gastuaren zenbatekoa eta zuzeneko laguntza gisa diruz lagundutako zenbatekoa. Zenbatekoa, guztira, 527.309,78 eurokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen da.

Bigarrena.– Laguntzen ordainketa 2021eko ekainaren 23ko Aginduaren 13. oinarrian aurreikusitakoaren arabera egingo da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei ukatzea Gastrokop Euskal Autonomia Erkidegoko gastronomia-lankidetza eta -berrikuntzako proiektuetan gastuak eta inbertsioak egiteko laguntzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 23ko Aginduan aurreikusitakoak.

Laugarrena.– Urteko proiektuetarako, 2021eko abenduaren 31 da jarduerak amaitzeko egunea; urte anitzeko proiektuetarako, berriz, 2022ko abenduaren 31.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan zehaztutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 20a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala