Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2022ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1264

256/2022 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Ariane Teresa Arroita Gandarias izendatzen den, aldi baterako, Barakaldoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, lau urte luzagarriz.

Urriaren 22ko 608/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osasun Mentaleko Unitateburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Barakaldoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2021eko urtarrilaren 27ko EHAA 19. zk. eta 2021eko otsailaren 5eko BOE 31. zk.).

Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Ariane Teresa Arroita Gandarias andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, Osasun Mentaleko Unitateburu lanpostua betetzeko Barakaldoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ariane Teresa Arroita Gandarias andreak izendatzea, aldi baterako, Barakaldoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da. Hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin; eta ondorioak izango ditu 2022ko martxoaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada; bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. Artikuluko 6. Atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Pertsonen zuzendaritzari.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, ebazpenaren iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2022ko otsailaren 28a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala