55. zk., 2022ko martxoaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1262
254/2022 EBAZPENA, otsailaren 28koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Amaia Echevarría Alfonso izendatzen den, aldi baterako, Basauriko eta Galdakaoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroko Osasun Mentaleko unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, lau urte luzagarriz.
Urriaren 22ko 606/2020 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osasun Mentaleko Unitateburu lanpostu bat betetzeko, lehiaketa bidez, Basauriko eta Galdakaoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2020ko abenduaren 11ko EHAA 247. zk. eta 2020ko abenduaren 18ko BOE 329. zk.).
Aurkeztu diren eskabideak baloratu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak behar den izendapen-proposamena egin du. Kontuan hartuta Amaia Echevarria Alfonso andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak, erabaki du hura izendatzea, Osasun Mentaleko Unitateburu lanpostua betetzeko Basauriko eta Galdakaoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetan, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko.
Bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Amaia Echevarria Alfonso andreak izendatzea, aldi baterako, Basauriko eta Galdakaoko Helduen Osasun Mentaleko Zentroetako Osasun Mentaleko Unitateburu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapena lau urterako izango da; hala ere, luza daiteke, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau erkidearekin; eta ondorioak izango ditu 2022ko martxoaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Epea bukatutakoan izendatuak lanpostua utziko du, baldin eta luzapena onartu ez bada; bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluarekin.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango da kargutik, baldin eta aldez aurretik kontrako espedientea zabaldu bada, eta aintzat hartu badira ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko 6. atalean aurreikusi diren lekualdatzeko arrazoiak.
Bosgarrena.– Ebazpen hau jakinaraziko zaie interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2022ko otsailaren 28a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.