Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2022ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1260

247/2022 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Eladino Gónzalez Silveres jaunari errebokatzen zaion Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Ondarroako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena.

10/2010 Ebazpenaren bidez, Eladino Gónzalez Silveres jauna behin-behineko izendatu zen Ondarroako Lehen Mailako Arretako Unitateburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Eladino Gónzalez Silveres jaunari Ondarroako Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana errebokatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 28an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Galdakao, 2022ko otsailaren 23a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala