Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

55. zk., 2022ko martxoaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1258

22/2022 EBAZPENA, otsailaren 23koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Montserrat Fernández López andrea Ospitalizazioko gainbegirale izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

338/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan Ospitalizazioko Gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Montserrat Fernández López andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIko Ospitalizazioko Gainbegirale.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Montserrat Fernández López andrea izendatzea Ospitalizazioko Gainbegirale, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko otsailaren 24an izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2022ko otsailaren 23a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala