Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1207

IRAGARKIA, 42/2022 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (jurisdikzio-babesa) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2. Epaitegian SATSE Erizaintza Sindikatuak eta ELA Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dute, jurisdikzio-babeseko prozedura bereziko izapideen zioz bideratua (42/2022), Uribeko ESIaren Gutxieneko Zerbitzuei buruzko 2022ko otsailaren 2ko Aginduaren aurka, Greba Eskubidea eta Askatasun Sindikala urratzeagatik.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bost eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeen pertsonak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 44 39/2015 Legearen 1. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 3a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala