52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 5 orri.)
- EPUB (346 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1199
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Ertzaintzako zuzendariak emandako ebazpenak, honako legeetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (HSBL) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
1.– Ebazpen horiek ez dute administrazio-bidea agortzen, eta beraien aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Halaber, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio) espedientea ikusteko aukera dago.
2.– Isuna ordaintzeko epea:
a) Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
b) Hilaren 16tik azken egunera bitartean jakinarazitako isuna bada, jakinarazpenaren egunean hasi eta hurrengo hilaren 20ra arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino beranduago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordainketarako epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluak).
3.– Isuna honela ordaindu daiteke: zehapen-ebazpenari erantsitako ordainketa-gutuna honako finantza-erakunde hauetan aurkeztuta: Kutxabank, Banco Santander, Laboral Kutxa, Banco Sabadell, Bankoa, BBVA, CaixaBank, Caja Rural de Navarra eta gainontzeko erakundeen txartelak erabilita. Internet: http://www.euskadi.net/nireordainketa, ordainketa-gutuneko datuak erabilita.
4.– Isuna borondatezko epe horretan ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
5.– Herritarren segurtasuna babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoak 36.16 artikuluan aurreikusitako arau-hausteengatik adingabeei ezartzen zaizkien isunak eten ahal izango dira, baldin eta, arau-hausleek eta beren legezko ordezkariek eskatuta, tratamendua edo errehabilitazioa egitea beharrezko badute, edo berriz hezteko jarduerak egitea onartzen badute (legearen bosgarren xedapen gehigarria). Horretarako, asmo hori adierazi beharko zaio administrazio honi, ebazpen hau jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun balioduneko epean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2022ko martxoaren 1a.
Ertzaintzako zuzendaria,
VICTORIA LANDA MOÑUX.