52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1198
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 38/2022-C prozedura laburtuan interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
38/2022-C prozedura laburtua, sindikatu batek eskatuta. Errekurritutako jarduketa da Administrazioaren isiltasunaren ondoriozko ustezko ezespena, EAEko Poliziaren eta Larrialdietako Zerbitzuen Ikastegiko zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren aurka demandatzaileak jarritako berraztertzeko errekurtsoarena. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako Ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2022ko martxoaren 1a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.