52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1194
AGINDUA, 2022ko martxoaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilbao udalerriko (Bizkaia) «Artebi» Musika Ikastetxe Baimendua Profesionalaren jarduna uzteko baimena emateko dena.
Bilbao udalerriko «Artebi» Musika Ikastetxe Baimendua Profesionalaren jarduna uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren ordezkariak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Jarraian zehazten den ikastetxe pribatuari bere jarduna uzteko baimena ematen zaio:
Kode zenbakia: 015271 eta 48015712.
Izen espezifikoa: «Artebi».
Izen generikoa: Musika Ikastetxe Baimendua Profesionala.
Helbidea: Jon Arrospide, 14.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde Historikoa: Bizkaia.
2. artikulua.– Jarduna uzteko baimenak 2021-2022 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.
3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko martxoaren 1a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.