Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1191

AGINDUA, 2022ko otsailaren 23koa, Hezkuntzako sailburuarena, Urnietako (Gipuzkoan) «CESA» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzeko baimena emateko dena.

Urnietako (Gipuzkoa) «CESA» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen erakunde titularraren izena aldatzeko baimena eskatzen duen.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, eta indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa (uztailaren 4ko BOE); otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak (martxoaren 12ko BOE) aldatzen duen apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko indarreko araudia. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Urnietako (Gipuzkoa) «CESA» Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren erakunde titularraren izena aldatzen da: egun, erakunde titularraren izena «Centro de Estudios Suministros Adarra, S. Coop» da, eta, aurrerantzean, «Cesa Centro de Estudios Sanitarios, S. Coop.» izango da. Ikastetxeak 20013928 eta 013437 kode-zenbakiak ditu, eta Urnieta udalerriko (Gipuzkoa) Erratzu Industrialdea kaleko 81. zenbakian dago.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aukez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 23a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala