52. zk., 2022ko martxoaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1184
AGINDUA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluan ezarritako xedapenak aplikatuta, hemen zehaztutako kargu-uztea gauzatzen da, eta, horrenbestez, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Jose Caro Gallardo jauna Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saileko Etxebizitzako aholkulariaren kargutik kentzea (5306. kodea eta 1. dotazioa) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2022ko martxoaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.