46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 1 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1054
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 1ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Lehendabizi, komenigarria da adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren 2021eko abenduaren 21eko Ebazpen horren huts-zuzenketa bat argitaratu dela dagoeneko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2022ko urtarrilaren 25eko 16. zenbakian.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Horrelako hutsak atzeman dira honako ebazpen honetan: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko landa- eta hiri-hiriguneetako emakumeei laguntzeko programa garatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan. Ebazpena 2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 262. zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
– 2021/6483 (28/20) orrialdean, 19. artikuluaren 1.f) apartatuan, honako hau dioenean:
«f) Deialdi honetan ezarritako betebehar, baldintza eta betekizunen bat ez betetzea eta, bereziki, egin beharreko jarduerak eta ondoriozko kostu justifikatuak neurri batean ez betetzea/ordaintzea.»
Hau esan behar du:
«f) Deialdi honetan ezarritako betebehar, baldintza eta betekizunen bat ez betetzea eta, bereziki, egin beharreko jarduerak eta ondoriozko kostu justifikatuak neurri batean ez betetzea. Baldin eta laneratzea hartutako laneratze-konpromisoaren ehuneko 25etik beherakoa bada, osorik itzuli beharko da; eta % 25en eta dirulaguntza emateko ebazpenean eskatutakoaren artekoa bada, itzuli beharrekoa ez-betetzearen ehunekoaren proportzionala izango da.»
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 1a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.