46. zk., 2022ko martxoaren 4a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1053
AGINDUA, 2022ko otsailaren 24koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan, 520010 zenbakiko kodea, 85. dotazioa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 24a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.