44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1029
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, SIN-2121-0042 hasteko erabakiaren jakinarazpenari buruzkoa.
Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legea hausteagatik izapidetutako SIN-2021-0042 zehapen-espedienteari buruzkoa da iragarki hau.
Ahaleginak eginik ere adierazitako erabakia zuzenean jakinarazi ezin izan denez gero, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.
Jakinarazten zaio hamar (10) eguneko epea izango duela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, bidezkotzat hartzen dituen alegazio, dokumentu eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala badagokio, froga proposatzeko, baliatu nahi dituen baliabideak zehaztuta.
Halaber, ohartarazten zaio, adierazitako epean prozeduraren hasieraren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez badu prozedurari hasiera emateko erabakia ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, adierazitako 39/2015 Legearen 64. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Azkenik, adierazten zaio, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta espediente osoa interesdunaren eskura daudela Uraren Euskal Agentziaren egoitzan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz), aztertu eta ezagutu ditzan.
Hori guztia argitara ematen da interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 16a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.