44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (179 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
1024
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 22koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zenbatekoen eta zentro onuradunen zerrenda; agindu horren bidez, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko programa arautzen da (BERC programa).
Deialdi-aginduaren 13. artikuluak ezartzen duenez, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeari dagokio laguntzak esleitzeko ebazpena ematea. Ebazpen hori Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe, gero, EHAAn argitaratzea entitate onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak, publikotasunari begira.
Behin deialdia 2022ko otsailaren 2an ebatzita eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan 2022ko otsailaren 3an argitaratuta, zentro onuradunen zerrenda eta emandako laguntzen zenbatekoak argitaratu behar dira, publikotasun-ondorioetarako. Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea, ebazpen honen eranskinean, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroen kategorian egiaztatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzeko emandako laguntzen eta zentro onuradunen zerrenda, 2022-2025 aldirako, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko uztailaren 6ko Aginduak ezarritakoaren babesean (2021eko uztailaren 20ko EHAA, 143. zk.); agindu horren bidez, oinarrizko ikerketa- eta bikaintasun-zentroen kategorian egiaztatuta dauden Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei laguntzak emateko programa arautzen da (BERC Programa).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 22a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.