Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1019

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 30ekoa, Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Agindua, udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino eremu txikiagoko beste edozein lurralde-erakunde publikori, kuadrillei, eskualdeei, metropolialdeei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten duena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren bidez, udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropolialdeei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, 2021eko ekitaldirako, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzeko. Agindu hori 2021eko irailaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 194. zenbakian.

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 29an amaitu zen, eta 221 eskabide jaso ziren Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzaren egoitza elektronikoan.

2021eko irailaren 21eko Aginduaren 14. artikuluarekin bat etorriz, horretarako eratutako organo ebaluatzaileak dirulaguntza-eskabideak aztertu eta ebaluatu ditu, eta dagokion ebazpen-proposamena egin du. Proposamen horrek, esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituta, honako hauek zehazten ditu: agindu hori aplikatuz dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak, dirulaguntzen zenbatekoa, ezetsitako eskabideak eta ezesteko arrazoiak.

Deialdiaren 17.2 artikuluaren arabera, ebazpenean, lehenik eta behin aurrekontu-zuzkidurarik ez izateagatik dirulaguntzarik jaso ez zuten proiektuen lehentasun-ordena jaso behar da, onuradunek uko eginez gero, diruz lagundu ahal izateko.

2021eko irailaren 21eko Aginduaren 3.2 artikuluak honakoa ezartzen du: eskabiderik ez dagoelako edo eskakizunak betetzen ez direlako, adierazitako jarduketa-ildoetako bati esleitutako zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun-ildo bati esleitutako zenbatekoa handitu ahal izango da, organo ebaluatzaileak horri buruz egiten duen proposamenarekin bat etorriz.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordearen 2021eko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez, handitu egin da natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroetarako aurrekontu-zuzkidura.

Lurzoru kutsatuen ildoan, ez da agortu hasieran aurreikusitako aurrekontu-zuzkidura, eta organo ebaluatzaileak erabaki du soberakin hori erabiltzea natura-ondarearen eta ekonomia zirkularraren lerroen aurrekontu-zuzkidura handitzeko.

Aurrekontu-zuzkidura doitu ondoren, nahikoa aurrekontu-zuzkidura dago lurzoru kutsatuen lerroan diruz lagundu daitezkeen proiektu guztien zenbatekoa diruz laguntzeko. Klima-aldaketaren ildotik, 68,94 puntu edo gehiago dituzten proiektuak baino ez ditu diruz laguntzen. Natura-ondarearen ildoan, 61 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak baino ez dira diruz lagunduko. Ekonomia zirkularraren ildoan, 65 puntu edo gehiago lortu dituzten proiektuak baino ez ditu diruz lagunduko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 11. artikuluan ezarritakoaren arabera, 10. artikuluan aurreikusitako dokumentuak aurkeztu ez dituzten erakundeei edo 2.2 artikuluan adierazitako baldintzak edo agindu horretan ezarritako beste inguruabar batzuk betetzen dituztela egiaztatu ez dutenei dokumentazioa zuzentzeko eskatu zaie. Dokumentazioa zuzentzeko emandako epea igaro eta eskatutako dokumentuak aurkeztu ez badira, II. eranskinean agertzen diren erakundeek eskaerari uko egin diotela ulertuko da.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordeak eskumena du onuradunak eta eman beharreko dirulaguntzen zenbatekoak behin betiko zehazteko, 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 17. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Deialdi-aginduaren 16. artikuluaren arabera, bertan araututako laguntzak, iraunkortasunerako hezkuntzaren lerroa izan ezik, norgehiagoka-prozeduraren bidez eman behar dira, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.4 artikuluaren arabera.

Xedapen hauek ikusi dira: Agindua, 2021eko irailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, garapen jasangarriko ekintzak sustatzen dituzten udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, metropolialdeei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta tokiko fundazio publikoei dirulaguntzak emateko 2021eko deialdia egiten duena; 18/2020 Dekretua, irailaren 6koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 68/2021 Dekretua, otsailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak kontuan hartuta, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean aipatzen diren erakundeei dirulaguntza ematea, eranskinean bertan zehazten diren proiektuetarako eta zenbatekoetan.

Dirulaguntzak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean argitaratzea atzera egin duten dirulaguntza- eskabideen zerrenda.

Hirugarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 11.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen III. eranskinean adierazitako erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– IV. eranskinean, aurrekontu-zuzkidurarik ez izateagatik hasiera batean dirulaguntzarik jaso ez duten proiektuen lehentasun-ordena ezartzea, erakunde onuradunek uko eginez gero (I. eranskinean jasota daude), diruz lagundu ahal izateko.

Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez emandako dirulaguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko agintzea, ebazpenaren I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.

Dirulaguntzaren ondorengo ordainketak egiteko, onuradunak agiriak aurkeztu beharko ditu, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 22. eta 23. artikuluetan ezarritako baldintzetan.

Onuradunek, halaber, aipatutako aginduaren 19. artikuluan jasotzen diren gainerako betebeharrak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 17.1 artikuluaren arabera, eta dirulaguntzak emateko prozedura orok izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Zazpigarrena.– Baldintzen pleguen banakako jakinarazpena agintzea, hala badagokio, diruz lagundutako proiektua gauzatzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 21eko Aginduaren 18. artikuluaren arabera.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 30a.

Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea,

AMAIA BARREDO MARTÍN.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala