44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (135 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
1016
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 21ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honen huts-zuzenketa egiteko dena: Ebazpena, 2021eko abenduaren 21ekoa, zeinaren bidez argitaratzen baita «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira 2021eko abenduaren 21eko Ebazpenean (2021eko abenduaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 262. zk.). Ebazpen horren bidez, argitara ematen da «Berrorekarako eta ekitaterako lurralde-proiektu berrien programa. Kolektibo kalteberak» izeneko programa finantzatzeko laguntzen deialdia. Laguntza horiek Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan kokatzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
– 2021/6482 (23/5) orrialdean, 4.1 artikuluan, honela dio:
«Entitate onuradunak artikulu honetako d) letran aurreikusitako ekintzak azpikontratatu ahal izango ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta lege hori garatzen duen erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.»
baina honela esan behar du:
«Erakunde onuradunak artikulu honetako 2.b) letran aurreikusitako ekintzak azpikontratatu ahal izango ditu, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan eta lege hori garatzen duen erregelamenduaren 68. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.»
– 2021/6482 (23/7) orrialdean, 5.3 artikuluan, honela dio:
«b) 6.000 euro, ibilbidean prestatzeko, orientatzeko eta laguntzeko jardueretarako, honako gastu hauek estaliko dituena:
– Deialdi honen 4.2.d) artikuluan adierazitakoaren araberako prestakuntza- eta orientazio-ekintzak.»
baina honela esan behar du:
«b) 6.000 euro, ibilbidean prestatzeko, orientatzeko eta laguntzeko jardueren prozesu osoa amaitzen duen pertsona bakoitzeko, honako gastu hauek estaltzeko:
Deialdi honen 4.2.b) artikuluan adierazitakoaren araberako prestakuntza- eta orientazio-ekintzak.»
–.2021/6482 (23/7) orrialdean, 5.4 artikuluan, honela dio:
«4.– Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.
Pertsona bakoitzeko dirulaguntzaren likidazioak sei hilabeteko lan-kontratazio jarraitua eskatzen du, bai eta 4.2.d artikuluan aurreikusitako orientazioko eta prestakuntzako gutxieneko orduak betetzea ere.
Kontratua aldez aurretik iraungitzen bada, dirulaguntzaren likidazioa modu proportzionalean egingo da, benetan lan egindako aldia kontuan hartuta eta 11. artikuluan ezarritakoa betez. Kasu horretan, ez da eskatuko pertsona bakoitzak 4.2.d artikuluan aurreikusitako gutxieneko prestakuntza- eta orientazio-orduak proportzionalki betetzea.»
baina honela esan behar du:
«4.– Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.
Pertsona bakoitzeko dirulaguntzaren likidazioak sei hilabeteko lan-kontratazio jarraitua eskatzen du, bai eta 4.2.b artikuluan aurreikusitako orientazioko eta prestakuntzako gutxieneko orduak betetzea ere.
Kontratua aldez aurretik iraungitzen bada, 11. artikuluan ezarritakoaren arabera dirulaguntza osoa itzuli behar ez den kasuetan, kontzeptu horrengatik emandako dirulaguntzaren likidazioa modu proportzionalean egingo da, benetan lan egindako aldia kontuan hartuta. Kasu horretan, 5.3 artikuluaren b) letran aurreikusitako dirulaguntzaren zenbatekoa likidatzeko, kontuan hartuko da proiektu bakoitzean aurreikusitako guztizko orduen gainean benetan eman edo egin diren prestakuntza- eta orientazio-orduen proportzioa.»
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.