44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1015
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 18koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko urtarrilaren 31ko Aginduaren bidez, aldez aurreko onarpena eman zitzaion Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektuari.
Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarren eskubide eta bidezko interesei eragiten dieten xedapen orokorrek entzunaldiaren izapidea igaro beharko dute. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurrean jarri beharko dira.
Azaldutakoagatik, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuaren 11.2.a) artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Datu Pertsonalak Babesteko Legearen aurreproiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa baita euskal araudiaren atarian (Legegunea) ere (https://www.legegunea.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 18a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.