Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2022ko martxoaren 2a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1011

691/2022 EBAZPENA, otsailaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Magdalena María Presmanes Losada andrea izendatzen den Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendari lanpostua betetzeko.

Ikusita Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko Zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urtarrilaren 4ko 6/2022 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2022ko urtarrilaren 20ko EHAA 13. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Magdalena María Presmanes Losada andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Magdalena María Presmanes Losada andrea izendatzea Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Arreta Integratuko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2022ko otsailaren 17tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala