42. zk., 2022ko otsailaren 28a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (593 KB - 10 orri.)
- EPUB (730 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
984
27/2022 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa)» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituen 2021eko programa-kontratua argitaratzea xedatzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako programa-kontratua sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren eta «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (Visesa)» sozietate publikoaren arteko harremanak arautzen dituen 2021eko programa-kontratuaren testua. Ebazpen honi atxikita dago.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.