Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
979

IRAGARKIA, Uraren Legea hausteagatik hasi den SNINTRA-O-B-2021-0023 zehapen-espedientearen ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, baina haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena xedatu duen organoari hilabeteko (1) epean (errekurtso hori aurkezten denetik hilabete dago gehienez ere hura ebazteko eta ebazpena jakinarazteko –39/2015 Legearen 124. artikulua–); bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo salatua bizi den barrutiari dagokion horretan, bi (2) hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 112. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legeak 58.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Adierazi nahi da, azkenik, argitaratzen den egintzaren testu osoa eta hari buruzko espediente osoa, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan dagoela interesdunaren eskura, hark nahi izanez gero azter eta haren berri izan dezan (Boulevard eraikina. Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala