Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
978

IRAGARKIA, ur publikoen aprobetxamendu bat inskribatzeko hasitako jarduketak artxibatu direla jakinarazteko dena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoarekin bat, aprobetxamendua eskatu dutenei jakinarazpena egiteko lekua ezezaguna denez eta Ura Euskal Agentziaren artxiboan dauden aurrekariak kontsultatu ondoren, honako hau jakinarazten da: uren aprobetxamendua inskribatzeko eskabidearen izapideak, Iragarki honen eranskinean zehazten direnak, aspalditik geldirik daudela egiaztatu da. Kontuan hartuta zenbat denbora igaro den jarduerarik egin gabe eskatutakoa izapidetzen jarraitzeko, beren asmoan atzera egin dutela jotzen da, beraz, jarduketak artxibatu egin beharko lirateke.

Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, beharrezko ikusten diren alegazioak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da, iragarki hau EAOean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Alegazioak Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegora zuzenduko dira. Helbidea: Urkixo Zumarkalea, 36 zk.a, 7. solairuan, 48011 Bilbao.

Espedientea berriz izapidetzen hasteko komunikaziorik egiten ez bada, eta 39/2015 Legearen 95.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espedientea iraungi egingo da hiru hilabete igaro ondoren, eta artxibatu egingo dira, bai eskaera, bai egindako jarduketak ere.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 16a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala