41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (257 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
969
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 15ekoa, Osasuneko sailburuordearena, Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren (ESI) Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzen duena.
Bilbao-Basurtuko ESIren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzeko eskabidea jaso da, eta bat etorriz Euskadiko Medikamentuen Gaineko Ikerkuntza Batzorde Etikoa sortzeko eta haren funtzionamendua arautzeko abenduaren 14ko 244/2021 Dekretuan xedatutakoarekin, Euskal Autonomia Erkidegoan Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioak arautzen dituen Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuaren 8.2.d) artikuluak esleitutako egitekoak betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilbao-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea.
Bigarrena.– Honako pertsona hauek batzorde horretako kideak direla baiestea:
Presidentea:
Ana Aguirrezabal Arredondo andrea. Farmazian doktorea. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Presidenteordea:
Sonia Bustamante Madariaga andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Psikiatriako espezialista.
Idazkaritza teknikoa:
Iñigo Ramón Gorostiza Hormaeche jauna. Farmazian lizentziaduna. Ikerketa-batzordeko kidea.
Bokalak:
Ignacio Díez López jauna. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Kardiologiako espezialista.
Juan Bautista Etxebarria Sagastagoitia jauna. Zuzenbidean lizentziaduna.
Ana Gutiérrez Amorós andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Elena Galve Calvo andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Onkologia medikoko espezialista.
Luis Carlos Álvaro González jauna. Medikuntza eta Kirurgian doktorea. Neurologiako espezialista. Etika asistentzialeko Batzordeko kidea.
Ana Isabel Menoyo Olabarrieta andrea. Medikuntzan lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.
Rosario García Díez andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Elena Ruiz de Velasco Artaza andrea. Farmazian lizentziaduna. Ospitaleko Farmaziako espezialista. Lehen Mailako Arretako farmazialaria.
Maria Luz García Vivar andrea. Medikuntza eta Kirurgian lizentziaduna. Erreumatologiako espezialista.
Verónica Tíscar González andrea. Erizaintzan diplomaduna.
Hirugarrena.– Bilbao-Basurtuko ESIko Batzordearen jarduteko eremu geografiko eta instituzional gisa zehaztea medikamenturik gabeko ikerketa biomedikoko proiektuak eta behaketan oinarritutako azterketa unizentrikoak, Bilbao-Basurtuko ESIn eta Santa Marina Ospitalean egiten direnak.
Laugarrena.– Honako hauek helarazi beharko dizkio Batzordeak Osasun Sailari, gordailutu ditzan eta haien berri eman dezan: funtzionamendurako prestatutako lan-prozedura espezifikoak, bileren maiztasuna, erantzunak emateko finkatu duen gehieneko denbora, eta, indarreko legediarekin bat etorriz, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari egin behar dizkion jakinarazpenak.
Bosgarrena.– Batzordearen osaeran aldaketaren bat gertatuz gero, Bilbao-Basurtuko ESIko Ikerketako Batzorde Etikoak hilabete lehenago eskatu beharko du aldatzeko baimena.
Seigarrena.– Halaber, Bilbao-Basurtuko ESIko Ikerkuntza Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasuneko sailburuordeari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik aurrera, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen bidez emandako akreditazioa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean bertan sartuko da indarrean, hiru urterako; epe hori amaitutakoan, indarraldia luzatu ahal izango da dagokion eskabidea egin ondoren, eta, betiere, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioari jakinarazi beharko zaio akreditazioa berritu dela.
Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, hala ezarrita baitago Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 15a.
Osasuneko sailburuordea,
JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.