41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
968
AGINDUA, 2022ko otsailaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena emateko dena.
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatuz, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Calasanz» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2021-2022 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 010216 eta 01001191.
Izen espezifikoa: «Calasanz».
Titularra: «Escuelas Pías Provincia de Emaús (Escolapios)».
Helbidea: Federico Baraibar 36.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba/Álava.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate:
• 2-3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostu bakoitzak.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 15 unitate, 375 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.
– Hezkuntza berezia: 6 gela:
• 4 gela irekiak.
• 2 gela Zereginen ikasketarako.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 17a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.