41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (255 KB - 5 orri.)
- EPUB (317 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
967
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita IVAPek antolatutako ikastaroen balioztapena, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen araubide juridikoari buruzko 16/1983 Legeak xedatutakoarekin bat, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuak bi xede hauek ezartzen dizkio IVAPi, besteak beste: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio publikoekiko lankidetzan aritzea hango langileak prestatzeko eta, bestetik, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko langileak hautatzea nahiz prestatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.
Esleituriko xedeak betetzeko, IVAPek hainbat prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaro garatu eta burutzen ditu.
Bigarrena.– Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren IV kapituluak aurreikusten du eskala horretan hutsik dauden lanpostuak merezimenduen lehiaketaren bidez betetzea. Lehiaketa horretan balioetsiko dira gainditutako edo emandako prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak, homologatuak edo aitortuak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak zehaztutako baldintzetan.
Hirugarrena.– IVAPek 2021eko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean antolatu zituen ikastaroen balioztapena zehaztu zuen, estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen hautapen-eta betetze-prozesu horien baremo orokorrean jaso ahal izateko. Balioztapen hori jakinarazten da ebazpen honen bidez, jende guztia jakitun egon dadin.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen araubide juridikoa arautzen duen 16/1983 Legeak IVAPen xedeen artean hartzen du Euskal Autonomia Erkidegoko funtzionarioen eta lan-kontratatuen prestakuntza eta hobekuntza, baita beste edozein administrazio publikok edo ordenamendu juridikoak agindu diezaioketena ere.
Bigarrena.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egitura eta egitekoak arautzen dituen maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuak IVAPi ezartzen dio xede, besteak beste, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko langileak hautatu eta prestatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko langileak prestatzea eta EAEko gainerako administrazio publikoekin lankidetzan aritzea hango langileak prestatzeko.
Hirugarrena.– Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuak, 32.1 artikuluan, aurreikusten du prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak baloratzea, eskalari dagozkion hautapen- eta betetze-prozesuetan.
Laugarrena.– otsailaren 16ko TFP/153/2021 Aginduak Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen du, eta honako hau ezartzen du 2.5 a artikuluan: gainditutako edo emandako ikastaroak aintzatesteko eta baloratzeko irizpideak Administrazio Publikoaren Institutu Nazionalak (INAP) ezarriko ditu, autonomia-erkidegoekin eta, hala badagokio, prestakuntza-zentroekin bat etorriz. Kontuan hartuko dira ikastaroaren gaiaren eta gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen eskalarako erreserbatutako eginkizunen arteko erlazioa, zailtasun-maila, irakastordu kopurua eta ebaluazio-sistema.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– IVAPek 2021eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitarteko epean antolatutako ikastaroen balioztapena jakinaraztea, Estaturako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko. Balioztapena ebazpen honen eranskinean adierazten da.
Bigarrena.– Ikastaroen zerrenda ere baliozkoa izango da irakasle eginkizuna baloratzeko otsailaren 16ko TFP/153/2021 Aginduan ezarritakoaren arabera. Agindu horren bidez, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen da.
Ebazpen honek honako ebazpen hauek osatzen ditu:
– 2021eko urriaren 19ko Ebazpena (2021-11-04ko EHAA, 219. zk.).
– 2021eko otsailaren 8ko Ebazpena (2021-02-26ko EHAA, 42. zk.).
– 2020ko urriaren 22ko Ebazpena (2020-10-28ko EHAA, 213. zk.).
– 2020ko apirilaren 21eko Ebazpena (2020-04-30eko EHAA, 81. zk.).
– 2019ko otsailaren 11ko Ebazpena (2019-02-19ko EHAA, 35. zk.).
– 2018ko irailaren 12ko Ebazpena (2018-09-21eko EHAA, 183. zk.).
– 2018ko martxoaren 15eko Ebazpena (2018-03-21eko EHAA, 57. zk.).
– 2018ko urriaren 4ko Ebazpena (2017-10-10eko EHAA, 194. zk.).
– 2017ko otsailaren 16ko Ebazpena (2017-02-28ko EHAA, 41. zk.).
– 2016ko irailaren 19ko Ebazpena (2016-10-21eko EHAA, 200. zk.).
– 2016ko martxoaren 11ko Ebazpena (2016-03-22ko EHAA, 56. zk.).
– 2015eko urriaren 21eko Ebazpena (2015-10-28ko EHAA, 205. zk.).
– 2014ko urriaren 28ko Ebazpena (2014-12-11ko EHAA, 236. zk.).
– 2013ko irailaren 19ko Ebazpena (2013-10-03ko EHAA, 189. zk.).
– 2013ko apirilaren 25eko Ebazpena (2013-05-13ko EHAA, 90. zk.).
– 2013ko martxoaren 25eko Ebazpena (2013-04-19ko EHAA, 75. zk.).
– 2013ko martxoaren 1eko Ebazpena (2013-03-15eko EHAA, 53. zk.).
– 2011ko irailaren 19ko Ebazpena (2011-10-11ko EHAA, 194. zk.).
– 2011ko otsailaren 11ko Ebazpena (2011-03-09ko EHAA, 47. zk.).
– 2010eko uztailaren 8ko Ebazpena (2010-08-02ko EHAA, 147. zk.).
– 2010eko urtarrilaren 28ko Ebazpena (2010-02-18ko EHAA, 33. zk.).
– 2009ko uztailaren 10eko Ebazpena (2009-07-28ko EHAA, 143. zk.).
– 2009ko urtarrilaren 15eko Ebazpena (2009-02-02ko EHAA, 22. zk.).
– 2008ko uztailaren 15eko Ebazpena (2008-08-06ko EHAA, 148. zk.).
– 2007ko urriaren 10eko Ebazpena (2007-11-05eko EHAA, 212. zk.).
Ebazpen horiek guztiek indarrean jarraituko dute.
ERREKURTSOAK
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. artikuluan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, ezetsitzat joko da.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 14a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,
MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.