Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
963

EBAZPENA, 2021eko abenduaren 13koa, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honetako hutsak zuzentzen baitira: Ebazpena, 2021eko maiatzaren 26koa, Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak egiteko Lanbidek programatu edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabe eta landunei zuzendua.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko maiatzaren 26ko Ebazpenean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen (HABE) artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzko akordioa, euskarazko hizkuntza-gaikuntzarako ikastaroak egiteko Lanbidek programatu edo baimendutako prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten langabe eta landunei zuzendua (2021eko ekainaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 114. zk.), eta, horrenbestez, zuzendu egiten dira:

– Euskarazko bertsioan, 2021/3352 (8/3) orrialdean, 4. klausulako A.b) hizkian, hau dio:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,00 euro/ordu/ikasle.»

Baina hau esan behar du:

«b) Hiru lurraldeetako beste udalerri batzuetako euskaltegietan emandako ikastaroen matrikula, 2,50 euro/ordu/ikasle.»

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 13a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.


Azterketa dokumentala