Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2022ko otsailaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
961

18/2022 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Rosario Martínez Pérez andreari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Oñatiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunen esleipena baliogabetzeko den.

134/2018 Ebazpenaren bidez, Rosario Martínez Pérez andrea izendatu zuten Oñatiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Rosario Martinez Perez andreari Oñatiko Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Arrasate, 2022ko otsailaren 10a.

Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentea,

LUISA M.ª DIEZ AZURMENDI.


Azterketa dokumentala