35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
IZAR ENEA, S. COOP. LIKIDAZIOALDIAN
838
IRAGARKIA, likidazioaldian dagoen «Izar Enea» sozietate kooperatiboaren desegiteari eta likidazioari buruzkoa.
2022ko urtarrilaren 25ean, 16:30ean (2. deialdia), egin zen likidazioaldian dagoen Izar Enea sozietate kooperatiboaren ohiko batzar orokorra, modu presentzialean eta telematikoan, 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan xedatutakoa betez (8/2002 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena). Kooperatiba osatzen duten 6 bazkideetatik 4k egin zuten batzarra modu telematikoan, eta batzarrean, aho batez, honako erabaki hauek hartu zituzten:
ERABAKIAK
Likidazioaldian dagoen «Izar Enea» sozietate kooperatiboa desegitea eta likidatzea.
Kooperatibako administratzaileak kargutik kentzea eta kooperatibako likidatzaile gisa izendatzea Juan Luis Perez Mateo jauna, Yoana Izaguirre Ucin andrea eta Franciso Javier Lazaro Eusa jauna, kooperatibaren estatutuetako 44. artikuluan ezarritakoa betez eta Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 94. artikuluarekin bat etorriz.
Aho batez onartzea likidazioaldian dagoen «Izar Enea» sozietate kooperatibaren ondare-egoeraren azken balantzea.
Aho batez onartzea sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua, Euskadiko Kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 98. artikuluan xedatutakoa betez egin dena. Horren arabera:
Likidazioaldian dagoen «Izar Enea» sozietate kooperatibaren ondasuna (8.157,61) ordaintzea, Euskadiko kooperatibei buruzko abenduaren 20ko 11/2019 Legeak 98. artikuluan ezarritakoa betez.
Ohiko batzar orokor horretan hartu diren erabaki guztiak publiko egiteko behar diren izapide guztiak egitea, horrela egin behar delako gero Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko.
Ohiko batzar orokorraren akta amaieran onartu zen, eta likidatzaileek sinatu dute egun bereko 17:40an.
Jasota geratzen da aipaturiko erabakien dokumentazioa interesdunaren esku dagoela kooperatibaren sozietatearen egoitzan.
Donostia, 2022ko urtarrilaren 25a.
Kargua uzten duen idazkari eta likidatzailea,
YOANA IZAGUIRRE UCIN.
Likidatzaileak:
JUAN LUIS PEREZ MATEO.
FRANCISCO JAVIER LAZARO EUSA.