35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (252 KB - 2 orri.)
- EPUB (238 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
836
IRAGARKIA, 2022ko otsailaren 7koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emate aldera etxebizitza alokatzen laguntzeko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak.
Aipatutakoak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabideren bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabideren bezeroen arretarako bulegoak hemen daude:
– Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
– Errotaburu pasealekua 1, 7. solairua, Donostia / San Sebastian.
Bilbao, 2022ko otsailaren 7a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.