Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
833

IRAGARKIA, Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen 2022ko urtarrilaren 7ko Ebazpena jakinarazteari buruzkoa. Ebazpen horren bidez, Gaitek programaren esparruan 2015eko deialdian emandako dirulaguntzari buruzko itzulketa-espedientea ebazten da.

Ezinezkoa izan da ebazpen horiek jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian. Interesdunei jakinarazten zaie bi hilabeteko epea dutela, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Ohartarazten zaie, gainera, aipatu epeetan ordaindu ez diren zorrak premiamendu-bidean eskatuko direla, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduak 59. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legeak 139.4 artikuluan ezarritakoa betez; egoki diren errekarguak ere aplikatuko dira.

Ordainketa egitean nahitaez zehaztu behar dira prozeduraren zenbakia eta organo judiziala, eta ordainketa hori EAEko Diruzaintza Nagusiaren titulartasuneko kontu honetan egingo da:

IBAN ES66 0182 5685 0700 0022 6271.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da iragarkia, jakinarazpenaren balioa izango baitu harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 4a.

Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala