35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
828
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariarena, zeinaren bitartez argitaratzen baitira 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren babespean emandako dirulaguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
2021eko ekainaren 28an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2021eko ekainaren 16ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena. Horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2021-2022 ikasturtean, hizkuntza-proiektuaren berrikuntza-proiektuei lotuta.
Ikaskuntza eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendariak ebatzi zuen deialdia eta interesdunei banan-banan jakinarazi zaie ebazpena; beraz, deialdi-aginduaren 14.2 artikuluaren arabera, argitaratu egin behar dira emandako laguntzak, jendeak horren berri izan dezan.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, Hezkuntzako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Aginduaren bidez iragarritako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ikus eranskina). Agindu horren bidez, deialdia egiten zaie Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko itunpeko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei, prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2021-2022 ikasturtean, ikastetxeko hizkuntza-proiektuaren barruko berrikuntza-proiektuei lotuta (2021eko ekainaren 28ko EHAA, 126.zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria,
AMAIA AGIRRE PINEDO.
eranskina
Dirulaguntzen esleipena