35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 3 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
827
AGINDUA, 2022ko otsailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Zallan (Bizkaia) dagoen «Maristak San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
Lanbide heziketako bi heziketa-ziklo berri emateko «Maristak San Miguel» Haur hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), otsailaren 12ko 131/2020 Errege Dekretuak aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); 127/2014 Errege Dekretua, otsailaren 28koa (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena eta VII. eranskinean Nekazaritzako Lorezaintza eta Lore-Konposizioak oinarrizko lanbide-titulua garatzen duena; 104/2016 Dekretua, uztailaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoan emango diren Oinarrizko Lanbide Heziketako 20 tituluren curriculumak ezartzen dituena eta dekretu horren I. eranskinean Nekazaritzako lorezaintza eta lore-konposizioko oinarrizko lanbide-titulua garatzen den; 1692/2007 Errege Dekretua, abenduaren 14koa (urtarrilaren 17ko BOE), zeinaren bidez Soldadura eta Galdaragintza teknikariaren titulua ezartzen den eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen diren; 439/2009 Dekretua, ekainaren 30ekoa (abuztuaren 18ko EHAA), zeinaren bidez ezartzen den Soldadura eta galdaragintza tituluari dagokion curriculuma; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Aldatu egiten da 2022-2023 ikasturterako jarraian deskribatzen den ikastetxearen baimena.
Kode zenbakiak: 014828 eta 48008151.
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Maristak San Miguel».
Titularra: Hermanos Maristas.
Helbidea: Lehendakari Agirre etorbidea, 12-14.
Udalerria: Zalla.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimena:
– «Nekazaritza, lorezaintza eta lore konposizioak», oinarrizko lanbide-heziketako zikloa emateko.
– «Soldadura eta galdaragintza», erdi-mailako lanbide-heziketako zikloa emateko.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
• Administrazio-zerbitzuak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Nekazaritza.
• Nekazaritza, lorezaintza eta lore konposizioak, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika.
• Elektrizitatea eta elektronika, oinarrizko lanbide-heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Energia eta ura.
• Energia-eraginkortasuna eta eguzki-energia termikoa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.
• Elementu metalikoen fabrikazioa, lanbide-heziketako oinarrizko heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Soldadura eta galdaragintza, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
– Lanbide-arloa: Instalatze- eta mantentze-lanak.
• Hozteko eta girotzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
• Beroa sortzeko instalazioak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala. Ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Aplikatu behar diren lege-betebeharrak betetzeko tratamendua.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/HTML/?uri=CELEX:32016R0679&from=es).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.