35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (278 KB - 4 orri.)
- EPUB (353 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
825
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 25ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2021eko ekitaldirako txanda-kontraturako laguntza-deialdian onuradun izan diren enpresen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak emateko, publikotasun-printzipioa bete beharra dago. Horrenbestez, 2021eko txanda-kontraturako laguntzen 8.6 artikuluan ezartzen denez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez argitaratuko da EHAAn deialdi honen babesean emandako laguntzen onuradun izan diren erakundeen zerrenda eta jasotako zenbatekoak.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda, espediente-zenbakia, enpresa onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa (ebazpen honen eranskina). Deialdi hori Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2021eko apirilaren 22ko bileran (2021eko maiatzaren 12ko EHAA, 92. zenbakia).
Bigarrena.– Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzaketa izan dela, Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 25a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA GLORIA MÚGICA CONDE.