Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2022ko otsailaren 17a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
815

45/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko (BOMS) zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José María Bernal Juez jauna Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako taldeburu izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

BOMSeko zuzendari-gerentearen azaroaren 8ko 806/2021 Ebazpenaren bidez deialdia egin zen Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako atalburu lanpostua betetzeko Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Balorazio Batzordeak, aurkeztutako eskabideak balioetsi ondoren, dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, José María Bernal Juez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako atalburu, izendapen aske bidez, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Beraz, bat etorrita Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau erkidearekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José María Bernal Juez jauna izendatzea Zamudioko Ospitaleko Zerbitzu Orokorretako atalburu, Osakidetzako Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2022ko otsailaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak eragingo du langilea beste postu funtzional batera lekualdatzea, eta interesdunak bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Ondorioz, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta BOMSi jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2022ko urtarrilaren 25a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

CARLOS PEREIRA RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala