Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
794

22/2022 DEKRETUA, otsailaren 8koa, zeinen bidez gaitzen baitira 7111 Programan (Nekazaritza eta Landa eta Itsas Garapena) 33.903.783,00 euroko kredituak, diru-sarrerak izan baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2022ko ekitaldiko aurrekontuko 9311 Programan (Europar Batasunarekiko Finantza Harremanak).

Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzaileari 33.903.783,00 euroko diru-sarrerak ordaintzeko konpromiso irmoa hartu da, NBEF Nekazaritzaren Europako Berme Funtsak finantzatutako laguntzak eta LGNEF Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsak kofinantzatutako laguntzak direla-eta.

Hori dela-eta, zenbateko hori gaitzen da, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean dauden lege-xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin.

Horrenbestez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 8ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea kreditu batzuk gaitzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2022ko aurrekontuan, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren egoera-orri honetan zenbateko bereko diru-sarrerak lortzetik sortzen da kreditu hori:

(Ikus .PDF)

Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen jarduerak finantzatzeko erabiliko ditu funts horiek.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 8an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala