34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (299 KB - 10 orri.)
- EPUB (479 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
791
EBAZPENA, 2022ko urtarrilaren 31koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Bulegoan lanpostu bat izendapen askeko sistema bidez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.
Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatzen denez, DBEB zuzenbide publikoko entea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoak ditu, eta herri-administrazioekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak.
Gaur egun hutsik dago (titularrik gabe) Bulego honetako idazkari nagusiaren lanpostua (Kodea: 011. Zuzkidura zenbakia: 1). Zerbitzuak lehentasunezko interesa duenez eta interes hori betetzeko asmoz, lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez bete nahi da, honako arau hauetan xedatuta dagoenarekin bat: Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 47. artikuluan eta Euskal Herri Administrazioetako Funtzionarioen Lanpostuak betetzeko araudia onartzeko urriaren 13ko 190/2004 Dekretuaren 31. artikuluan eta hurrengoetan.
Horrenbestez, eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legeak esleitzen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onartzea idazkari nagusiaren lanpostu hutsa izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak, zeinak ebazpen honen eranskinean agertzen baitira.
Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitara dadila agintzea.
Hirugarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio DBEBren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena DBEBren web-orrian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatzen duen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 31.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria,
MARGARITA URÍA ETXEBARRIA.