34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
790
115/2022 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Lore Bereziartua Unzueta andrea Gainbegirale Orokor kargutik kendu den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
831/2019 Ebazpenaren bidez, Lore Bereziartua Unzueta andrea Gainbegirale Orokor izendatu zen Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Lore Bereziartua Unzueta andrea Gainbegirale Oriokor kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 12an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Mendaro, 2022ko otsailaren 7a.
Debabarreneko ESIko zuzendari-gerentea,
MARBELLA GARCÍA URBANEJA.