34. zk., 2022ko otsailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
788
610/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariorde lanpostutik kentzen baita Sebastián Martín Moreno jauna, berak hala eskatuta.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 1304/2019 Ebazpenaren bidez (2019ko urriaren 25eko EHAAn), Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde izendatu zen Sebastián Martín Moreno jauna.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Sebastián Martin Moreno jauna Osakidetzako Giza Baliabideen Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariorde lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2022ko otsailaren 13ko lanaldia bukatzean izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.