33. zk., 2022ko otsailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (241 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
766
EBAZPENA, 2022ko otsailaren 8koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako laguntzak 2021eko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2021eko ekitaldirako.
Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak iragartzen eta arautzen dira 2021eko ekitaldirako.
Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 28ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2021eko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak arautu eta horietarako deialdia egiten da 2021eko ekitaldirako.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 8a.
Industriako sailburuordea,
MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.