33. zk., 2022ko otsailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 2 orri.)
- EPUB (223 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
764
AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita fundazio hauen xurgapen bidezko bat-egitea: Fundación Residencia de Ancianos Petra Lekuona-Petra Lekuona Zaharren Egoitza Fundazioa, fundazio xurgatu gisa, eta Fundación José Matía Calvo, xurgatzaile gisa.
2021eko azaroaren 29an, bi eskabide sartu ziren Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, biak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzekoak: batetik, bat-egitearen ondoriozko José Matía Calvo fundazioaren aldaketa, eta, bestetik, xurgatua izatearen ondoriozko Fundación Residencia de Ancianos Petra Lekuona-Petra Lekuona Zaharren Egoitza Fundazioa azkentzea, bi entitateetako ordezkariek aurkeztuak. Eskabide-idazki horiekin batera, espedienteetan dagoen dokumentazioa ere aurkeztu zuten.
Bat egiteko erabakia bi fundazioetako patronatuek hartu zuten 2021eko ekainaren 16an, eta bilera horiei buruzko akten ziurtagiriak jendaurrean jarri ziren, 2021eko azaroaren 2an, Donostian, Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean (protokolo-zenbakia: 1585) emandako eskritura publikoaren bidez.
Bat-egiteaz gain, agertutakoek honako hauek egiletsi zituzten: xurgatutako fundazioa likidaziorik gabe desegitea, xurgatzaileak xurgatutakoaren oinordetza unibertsala, bat-egitearen ondoriozko lehen patronatua izendatzea eta bat-egitearen ondoriozko fundazioaren estatutu-aldaketa.
Fundación José Matía Calvo fundazioaren lehen patronatua jarraian aipatzen diren kideek osatuko dute:
Presidentea: María Carmen Garmendia Lasa andrea.
Presidenteordea: María Luisa Guibert Ucín andrea.
Idazkaria: José Luis Larumbe Martín jauna.
Idazkariordea: Elisa Gascue Echebeste andrea.
Kidea: Jesús María Ferro Múgica jauna.
Kidea: Rosario Segura Lasa andrea.
Kidea: María Teresa Sancho Castiello andrea.
Kidea: Juan José Álvarez Rubio jauna.
Xurgapen bidezko bat-egiteak, gauzatu ondoren, Fundación José Matía Calvo fundazioaren estatutuetako 2. artikulua aldatzea dakar, berariaz aipatzeko Petra Felipa Lecuona Echeveste andrea, xurgatutakoaren fundatzailea.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu baten bidez, espediente honi buruzko ebazpena, bat etorriz honako arau hauetan xedatutakoarekin: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Funtsezko iritzitako datuak eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 38., 40.d), 42.1 eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 10.2.e) eta 50. artikuluetan aurreikusitako baldintzak.
Bidezkoa da bi fundazioen ordezkaritzan aurkeztutako eskaeren ondorioz hasitako bi espedienteak metatzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 57. artikuluan ezarritakoaren arabera.
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Residencia de Ancianos Petra Lekuona-Petra Lekuona Zaharren Egoitza Fundazioaren, fundazio xurgatu gisa, eta Fundación José Matía Calvo fundazioaren, xurgatzaile gisa, xurgapen bidezko bat-egiteko akordioak, 2021eko azaroaren 2an, Donostian, Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1585).
Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Fundación Residencia de Ancianos Petra Lekuona-Petra Lekuona Zaharren Egoitza Fundazioa azkentzeko akordioa, 2021eko azaroaren 2an, Donostian, Martín Gabarain Astorqui notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoan ezarritako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 1585). Inskripzioa egin ondoren, azkendutako fundazioaren idazpenak ezeztatu egingo dira ofizioz.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.