33. zk., 2022ko otsailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (266 KB - 3 orri.)
- EPUB (243 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
763
EBAZPENA, 2021eko abenduaren 21ekoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, argitaratu eta gordailutzen baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipen eta bermerako Batzorde Paritarioak hartutako erabakia, 2022rako soldata-taulak onartzeari buruzkoa (hitzarmen-kodearen zenbakia: 86002235012003).
AURREKARIAK
2021eko abenduaren 21ean, REGCON erregistroan aurkeztu dute enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatutako aipatutako hitzarmen kolektiboko batzorde paritarioaren erabakiari buruzko dokumentazioa.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Lan-agintaritza honi dagokio Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90.2 artikuluan aurreikusitako eskumena (urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hura), hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 6. artikuluan, urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1.i artikuluarekin lotuta –dekretu hori uztailaren 6ko 167/2021 Dekretuak aldatu zuen, zeinaren bidez ezartzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala–.
Bigarrena.– Prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia bi dekretu hauetan jasota dago: Hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretua.
Hirugarrena.– Aurkeztu den erabakia inskribatu beharreko egintza bat da, maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz. Aztertu dira inskribatzeko eskaera eta erantsitako dokumentazioa, eta ikusi da eskaera horretan betetzen direla legezko eskakizun guztiak. Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailua sortu zuen urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Erabakia Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzeko agintzea, eta alderdiei jakinaraztea.
Bigarrena.– Erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko abenduaren 21a.
Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,
ANGEL LAPUENTE MONTORO.
Asier Aldaiturriaga Berriozabalek, Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresen hitzarmen kolektiboaren jarraipenerako eta bermerako batzorde paritarioak emandako baimena baliatuz, honako hau.
Adierazten du: 2021eko abenduaren 17an egindako bilkuran, batzorde horrek jarraian azaltzen den gaia aztertu zuen, eta hona hemen hartutako erabakia, bileraren aktatik transkribatuta:
Egindako galdera: 2022. urterako soldata-taulak onartzea.
Batzordearen ebazpena: Batzordeak, aho batez, honako erabaki hau hartu du:
«Batzorde paritarioko kideek aho batez erabaki dute 2022rako aurkeztutako soldata-taulak onartzea. Akta honen eranskinean jaso dira taula horiek, eta kolektibitateetako laguntzaileen kategorian % 99,5eko parekatzea jasotzen dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko lan-kontratuko langileekiko.
Halaber, egintza horretan bertan, Tomás Arrieta Heras Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari baimena ematen zaio taula horiek Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan (REGCON) erregistratu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara daitezen egin behar diren izapideak egiteko».
Eta hala ziurtatzen du, dagozkion ondorioak izan ditzan, Bilbon, 2021eko abenduaren 20an.