Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2022ko otsailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
762

4/2022 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari ahalmena esleitzen dio instituzio, erakunde, entitate edo elkarteen ordezkari gisa Kontseilua osatzen duten pertsonak izendatzeko, instituzio, erakunde, entitate edo elkarte horiek pertsona horiek izendatu ondoren, eta lege-testu beraren 7. artikuluak ezartzen du lau urtekoa izango dela Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia, hargatik eragotzi gabe berriz hautatzea.

Legeak agintzen du, halaber, Kontseiluan ordezkaritza duten instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek aukera dutela titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, ASLE enpresa-elkarteak ordezkatu egin ditu lan-sozietate anonimoek izendatutako kide titular bat eta ordezko bat. Lehendakariaren maiatzaren 20ko 16/2019 Dekretuaren bidez izendatu ziren kide horiek.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Javier Muñecas Herreras jauna, Lan Sozietate Anonimoek izendatua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Olatz Jaureguizar Ugarte andrearen ordez.

2. artikulua.– Jone Nolte Usparicha andrea, Lan Sozietate Anonimoek izendatua, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Javier Muñecas Herreras jaunaren ordez.

3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2022ko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala