Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2022ko otsailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA SAILA
759

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko otsailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen duen agindua bosgarren aldiz aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2019ko otsailaren 20ko Aginduaren euskarazko argitalpenean (2019ko otsailaren 26ko EHAA, 40. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

III. eranskinean, 2019/1025 (102/34) eta 2019/1025 (102/35) orrialdeetan, Ekonomia 0205 espezialitatean,

Hau dio:

«a) 1. kidetasuna:

Lizentziaduna:

– Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza.

– Ekonomia.

– Aktuario eta Finantza Zientziak.

– Politika eta Administrazio Zientziak.

– Giza Zientziak: Enpresa.

Diplomaduna:

– Enpresa Zientziak.

– Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, Gradua Negozioen Kudeaketan, Gradua Ekonomian, Gradua Finantza eta Aseguruetan, Gradua Politika Zientzian eta Kudeaketa Publikoan, Gradua Turismoan».

Baina hau esan behar du:

«a) 1. kidetasuna:

Lizentziaduna:

– Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza.

– Ekonomia.

– Aktuario eta Finantza Zientziak.

– Politika eta Administrazio Zientziak.

– Giza Zientziak: Enpresa.

– Gradua Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan, Gradua Negozioen Kudeaketan, Gradua Ekonomian, Gradua Finantza eta Aseguruetan, Gradua Politika Zientzian eta Kudeaketa Publikoan, Gradua Turismoan».

III. eranskinean, 2019/1025 (102/36) orrialdean, MARRAZKETA 0239 espezialitatean,

Hau dio:

«a) 1. kidetasuna:

Lizentziaduna:

– Arte Ederrak.

– Informatika.

Arkitektoa.

Goi-mailako Ingeniaria.

Arkitekto Teknikoa.

Ingeniari Teknikoa.

– Gradua Artean, Gradua Ingeniaritzan, Gradua Eraikuntzako Ingeniaritzan, Gradua Arkitekturan, Gradua Arkitektura Teknikoan, Gradua.

Arkitekturaren Oinarrietan».

Baina hau esan behar du:

«a) 1. kidetasuna:

Lizentziaduna:

– Arte Ederrak.

– Informatika.

Arkitektoa.

Goi-mailako Ingeniaria.

– Gradua Artean, Gradua Ingeniaritzan, Gradua Eraikuntzako Ingeniaritzan, Gradua Arkitekturan, Gradua Arkitektura Teknikoan, Gradua Arkitekturaren Oinarrietan».


Azterketa dokumentala