Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2022ko otsailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
741

AGINDUA, 2022ko urtarrilaren 21ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko kideak izendatzen eta kargutik kentzen dituena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 12. artikuluan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 4., 5., 7. eta 8. artikuluetan –dekretu horrek aipatu legea garatzen baitu–, eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren funtzionamendu-arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Begoña Anakabe Solabarrieta andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkari kargutik kentzea.

2. artikulua.– Federico Badiola Santiso jauna, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Euskadiko unibertsitateaz kanpoko irakasleen ordezkari izendatzea, Begoña Anakabe Solabarrieta andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.

3. artikulua.– Jone Unzueta Crespo andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Toki Administrazioaren ordezkari kargutik kentzea.

4. artikulua.– Lierni Lizaso Urrutia andrea, Euskadiko Eskola Kontseiluko kidea, Toki Administrazioaren ordezkari izendatzea, Jone Unzueta Crespo andrearen agintaldia amaitzeko falta den denbora-tarterako.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko urtarrilaren 21a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala